GONERLUX, AIZKORPEk diseinatutako aplikazioa da, herriko argiteria kontrolatzeko eta kudeatzeko, horren auditoretza-prozesuan integratzen dena.
Aurrez, gure ingeniaritza-taldeak argiteria-instalazioaren argi-neurketa egiten du ekipo konpaktu batean integratutako sentsore-sistema baten bidez. Ekipoa hainbat bitartekoz garraia daiteke; horrek, espazio publikoaren edozein puntutan neurtzeko aukera ematen du.
Neurketa eginda, datuak 3D grafikoen bidez lantzen dira, eta GONERLUX aplikaziora eramaten dira.
Aplikazioak aukera hauek ditu:
- Herriko edozein puntutan argiztapen-balio zehatza zein den grafikoki bistaratzea.
- Balio horiek eremu zehatzetan multzokatzea eta balio gorena, txikiena eta ertaina ezagutzea.
- Sistemaren autodiagnostikoa lortzea erreferentziazko datuetatik abiatuta.
- Argien kaxa elektriko bakoitzaren energia-efizientzia kalkulatzea.
- Argiztapenaren instalazioaren mantentze-lana kudeatzea.